Eguraldia gaur, irailak 28

Actualizado: miércoles, 28 septiembre 2011 9:03

BILBO, 28 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bero kontuekin jarraituko dugu gaur. Antizikloiak Europan izango du erdigunea eta tinko eutsiko dionez giro egonkorrarekin eta eguzkitsuarekin jarraituko dugu. Haizea hegoaldetik sartuko da, tarteka bizi samar.

Zeruak oskarbiari eutsiko dio eta tenperatura epelenak 30 gradu ingurukoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 31 gehienez, Iruñean 13 gutxienez eta 29 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 31 gehienez, eta Gasteizen 12 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, hego-ekialdekoa nagusituz, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du eta gainontzekoetan itsaskirria itsaskiko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 15:50ean izango da, eta itsasbeherak 9:46an eta 22:05ean. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.