Eguraldia gaur, irailak 30

Nahasi samar berriro
EUSKALMET
Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 7:03

BILBO, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, irailaren 30ean, eguraldiak nahasi samar jarraituko du. Zerua hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, bereziki iluntzean eta barnealdean; dena den, beste edozein unetan ere tanta batzuk egin ditzake.

Iparraldeko haizeak joko du eta horri esker giro freskoarekin jarraituko dugu, 20 eta 23 gradu arteko maximoekin. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 20 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 22 gehienez.

Itsasoan, ipar-osagaiko haizeak, 2-3ko indarrarekin, itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 19:12an izango da, eta itsasbehera 13:03an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.