Eguraldia gaur, urriak 6

Actualizado: jueves, 6 octubre 2011 9:04

BILBO, 6 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, urriaren 6an, aldaketa dator. Goizean giro eguzkitsua nagusituko da oraindik baina eguerditik aurrera hodeiak itsasaldetik sartuz joango dira eta zerua goibelduz joango da. Gauean, han-hemenka euri arina egin dezake, kantauri isurialdean bereziki.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak koska pare bat behera egingo du. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Iruñean 13 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 23 gehienez, eta Gasteizen 10 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da 3-4ko indarrarekin eta orduan itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Itsasgora 11:50ean izango da, eta itsasbehera 17:53an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.