Eguraldia gaur, urriak 1

Aldaketa handirik ez
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 1 octubre 2014 7:03

BILBO, 1 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, urriaren 1ean, ez dugu aldaketa handirik espero. Hodeiak izango ditugu, ipar partean batez ere, eta euri txikia egingo du, ekialdean bereziki. Dena dela, eguerdian ostarteak zabalduko dira, lurraldearen hegoaldean bereziki, eta bertan arratsaldean zerua partez hodeituta geratuko da.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du, eta tenperaturak ez du aldaketa handirik jasango. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasoan ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran 1-1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 07:42an eta 20:23an izango dira, eta itsasbehera 14:06an. Uraren tenperatura 20-21 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.