Eguraldia gaur, urtarrilak 24

Actualizado: sábado, 24 enero 2015 7:02

BILBO, 24 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, urtarrilaren 24an, eguerditik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira, arratsaldean lainotuko du eta euritara joko; prezipitazio txikia egingo du, bereziki ipar partean. Goizean giro argi samarra izango dugu, hodeiak ikusi arren, ostarteak gailenduko dira zeruan.

Hotz kontuekin jarraituko dugu, eta barnealdeko txoko askotan eguna zeropeko tenperaturarekin hasiko dugu. Eguerdi partean apur bat igo daiteke, baina igoera hori apenas nabarituko dugun: kostaldean 10 graduren bueltan errendituko da eta barnealdean 7 gradutik behera geratuko da. Ebro bailaran ziertzoa bizi-bizi ibiliko da. Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 10 gehienez, Donostian 4 gutxienez eta 10 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 6 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 10 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-mendebaldera egin eta 4-5eko indarrarekin ibiliko da. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du eta itsaskia edo itsaski handia arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 18:41ean izango da, eta itsasbehera 12:26an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.