Eguraldia gaur, uztailak 23

Eguzkia jaun eta jabe
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 7:03

BILBO, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, uztailak 23, udako giroak jarraipena izango du. Eguzkia jaun eta jabe izango da, kantauri isurialdean, goizean goiz behe-hodei bakan batzuk agertuko diren arren, berehala desagertu eta eguzkiaz gozatzeko egun paregabea izango dugu. Ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa.

Eguneko tenperaturak beste apur bat egingo du gora, barnealdeko hainbat puntutan 28 gradura igoko da eta hegoaldean hortik gora ikusiko ditugu termometroak. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 15 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdetik finkatu eta 3ko indarrarekin ibiliko da. Itsaso kizkurra eragingo du eta itsaskirria arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:32an izango da, eta itsasbehera 19:38an. Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.