Eguraldia gaur, uztailak 30

Hobera egingo du
EUSKALMET
Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 7:03

BILBO, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, uztailak 30, hobera egingo du eguraldiak. Hala ere, kantauri isurialdean egunaren lehen partean lainotuta egongo da eta euria egin dezake. Arratsaldean atertu eta argitzera egingo du, baina ez du oskarbituko. Hegoaldean giro eguzkitsua izango da egun osoan.

Iparraldeko haize suabea ibiliko da, eta tenperatura, kostaldean izan ezik, gainerakoan igo egingo da. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 17:45ean izango da, eta itsasbehera 11:33an. Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.