Giro eguzkitsua larunbatean

Publicado: viernes, 24 febrero 2017 17:32

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, otsailaren 25ean, giro eguzkitsua izango dugu. Goizaldean eta iluntzean behe hodei batzuk sor daitezke kantauri isurialdean, baina gainerako orduetan garbi egongo da zerua, goi hodei zurixka batzuk besterik ez dira agertuko. Barnealdeko bailaretan lainoa sor daiteke goizeko lehen orduetan, baina goizean jaso egingo du.

Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta balio altuenak 16-18 gradu artekoak izango dira. Alabaina, goizaldean hotz egingo du eta baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea. Hiriburuetan, Bilbon 5 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 4 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 18 gehienez eta Iruñean 0 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta egunaren lehen partean eki-osagaiko haizea nagusituko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 1-1,5 metro ingurukoak. Itsasgorak 02:55ean eta 15:18an izango dira, eta itsasbeherak 09:04an eta 21:16an. Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.