Eguraldia.- Giroa egonkortu egingo da ostegunean

Actualizado: miércoles, 18 octubre 2017 17:40

BILBO, 18 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, urriaren 19an, giroa egonkortu eta urdinguneak nagusituko dira. Goizean goiz tarteka euria egingo du, bereziki ekiraldean, baina, orduek aurrera egin ahala, egoera egonkortu egingo da, atertu eta hodeitza saretuz joango da. Arratsalderako urdinguneak gailenduko dira.

Hego haizearen menpe jarraituko dugu goizean eta eguneko tenperatura maximoak 20 graduren bueltan geldituko dira. Egunsentia, berriz, freskoagoa izango da, eta 7-13 graduren artean mugituko dira minimoak. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 9 gutxienez eta 21 gehienez.

Itsasoan, goizean eta egunaren amaieran hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, goizean goiz 4ko tarteren batekin. Eguerdi partean eta arratsaldean ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 03:05ean eta 15:20an izango da, eta itsasbeherak 09:01ean eta 21:25ean. Uraren tenperatura 19-20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.