Eguraldia.- Haizea ahulduko da baina euriak jarraituko du igandean

Actualizado: sábado, 24 marzo 2018 14:31

BILBO, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, martxoaren 25ean, haizeak ahultzera egingo du, baina oraindik ere zakar ibiliko da, batez ere kostaldean eta Ebro Ibarrean. Euri kontuekin jarraituko dugu eta zaparradak botako ditu, sarriago ipar isurialdean; egunaren amaieran atertzera egingo du. Elur maila 1.000 metro inguruan geratuko da.

Tenperaturan aldaketa handirik ez da izango, eta maximoak 10 eta 12 gradu artean ibiliko dira. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 11 gehienez, Donostia 7 gutxienez eta 11 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 9 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 9 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean 2 metro ingurukoak. Itsasgorak 09.51an eta 22.30ean izango dira, eta itsasbeherak 03.16an eta 15.49an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.