Eguraldia.- Hodeiak iristen hasiko dira arratsaldean

Publicado: jueves, 23 noviembre 2017 7:05

BILBO, 23 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, goizean giro eguzkitsua espero dugu, baina arratsaldetik aurrera hodeiak iristen hasiko dira. Era horretan, arratsalde-gau partean zerua estalita geratuko da eta ez da baztertzen gauean tantaren bat edo beste erortzea.

Hego haizea oraindik ere bizi ibiliko da eta tenperatura ez da gehiegi aldatuko; agian zenbait tokitan pixka bat igo daiteke. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hego osagaiko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 18:21ean izango da, eta itsasbehera 12:17an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.