Termometroak 30 gradutik gora igoko dira ostegunean

Bero handia egingo du ostegunean
Europa Press
Actualizado: miércoles, 24 mayo 2017 17:24

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, maiatzaren 25ean, tenperatura are gehiago igoko da, bero egingo du toki gehienetan eta 30 gradutik gorako balioak neurtuko dira. Hego-haizeak tenperaturaren igoera erraztuko du, eta baita zerua oskarbi egoteak ere.

Dena den, pilatutako beroaren ondorioz, arratsaldean bero hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsu isolaturen bat bota lezake, mendi inguruetan batez ere. Gaueko tenperatura ere pixka bat igoko da. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 33 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 33 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 34 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:46an eta 15:08an izango dira, eta itsasbeherak 08:50ean eta 21:16an. Uraren tenperatura 16-17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.