EH Bilduk Ziburuko Kaskarotenia Ikastolari sostengua adierazi dio "euskara eta euskal hizkuntzaren aldeko lana aitortuz"

Actualizado: lunes, 1 septiembre 2014 18:49

BILBAO, 1 Sep. (EUROPA PRESS) -

EH Bilduk "euskara eta euskal hizkuntzaren aldeko lana aitortuz" Ziburuko (Akitania, Frantzia) Kaskarotenia Ikastolari adierazi dio sostengua astelehenean komunikatu baten bidez.

Paueko Auzitegiak berriki kaleratutako sententziaren arabera, Ziburuko ikastolak zazpi eguneko epean Mariñelan darabilen eraikina utzi beharko du. Hala egin ezean, eguneko 100 euroko isuna ordaintzera behartua legoke ikastola.

EH Bilduk adierazi duenez, Kaskarotenia ikastola, "Ipar Euskal Herriko gainontzeko ikastolak bezala", ikasleak euskalduntzeko, euskararen biziraupena ziurtatzeko eta euskal hezkuntza bermatzeko "hezigune nagusi" da. "Ebazpen berri honekin euskarak eraso larria pairatzen du berriz ere", esan dute komunikatuan. Izan ere, EH Bilduk "euskara eta euskal hezkuntzaren kontrako neurri gisa" baloratu du
sententzia eta Herriko Etxeak izaniko jarrera salatu nahi izan du.

Era berean, ikasturtea hastear dauden 12 euskal ikaslek arriskuan dutela euren hezkuntza klaseak emateko debekua mantentzen bada salatu du.

Bestalde, Ipar Euskal Herriko ikastolentzat lege propioa aldarrikatu nahi izan du EH Bilduk eta "berehalakoan gatazka konpon dadin" eskatu die inplikatutakoei.