EH Sukarrak "Uhinak" bere azken diskoko abestiak aurkeztuko ditu zuzenean ostegunean Bilboko Kafe Antzokian

EH Sukarra
Foto: KAFE ANTZOKIA
Actualizado: miércoles, 19 febrero 2014 14:06

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   EH Sukarra taldeak kontzertua eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian ostegun honetan, otsailaren 20an, gaueko 21:30etik aurrera. Sarreraren prezioa 6 euro da, areto bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

   "Uhinak" da EH Sukarraren zortzigarren diskoa, "lan zinez ederra, muturreko korronteen nahasketa gihartsua". Taldeak berezko duen soinuaren oinarriarekin, gitarren melodiak dira nagusi, "eta horien gainetik altxatzen dira abestiak, ereserkiak balira bezala, biziak, zuzenak, gogoangarriak".

   "EH Sukarraren abestiek bihotz gaztean atinatzen dute beti, geziak ituan bezala, gure sentsazioak askatzeko eta gure ametsak hegan uzteko, gitarren urratu hunkigarriak eta ahotsen deiadar sakonak elkarren artean galdatzen diren bitartean. EH Sukarrak adikzioa sortzen du", adierazi dute Kafe Antzokitik.