EHU-Donostiarrak Udaberriko IX. Lasterketa aurkeztuko da ostiralean

Actualizado: miércoles, 9 marzo 2011 12:43

DONOSTIA, 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Donostiarrak atletismo taldeak antolaturiko Udaberriko IX. Lasterketa aurkeztuko da ostiralean, eguerdiko 12:00etan hasita, EHUko Gipuzkoako campuseko Errektoreordetzan.

EHUko iturriek adierazi dutenez, ekitaldian parte hartuko dute Cristina Uriarte EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordeak eta Josean Soroa Donostiarrak taldeko presidenteak. Halaber, bertan izango dira Jose Manuel Vicente lasterketaren zuzendaria, Juanjo Bueno Donostiarrak taldeko kidea eta babesleen zenbait ordezkari.

Gainera, lasterketa aurkeztearekin batera, ekitaldian 1 zenbakidun dortsalak banatuko dira, Oihana Blanco judokari eta Mikel Erentxun abeslariari, hain zuzen ere.

EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketaren bederatzigarren edizioak proiektu solidario bat lagunduko du, eta horregatik, 0 zenbakidun dortsal bat ere banatuko da, diru-kopuru batekin batera, Angel Olaran misiolaria hernaniarrari Etiopian egiten ari den lana eskertzeko eta laguntzeko.