Euskal Herriko Unibertsitateak 2014-2015 ikasturteko ikasle berrientzako plazen %96,5 bete ditu dagoeneko

Actualizado: martes, 29 julio 2014 13:58
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2014-2015 ikasturteko ikasle berriei eskainitako 8.856 plazen %96,5 bete du dagoeneko, hau da, matrikularako uztaileko epean, alegia, EHUk egingo dituen sei deialdietatik lehen hiruetan -lehena uztailaren 14tik 18ra, bigarrena uztailaren 21ean eta 22an, eta hirugarrena uztailaren 24an-, 8.552 ikasle matrikulatu dira unibertsitateak hiru campusetan eskaintzen dituen 89 graduetako lehenengo mailan.

   Matrikularen lehen epe honetan plaza guztiak bete dira 39 gradutan eta beste titulazio asko betetzear daude, matrikula baldintzatuen ebazpenaren zain -beste unibertsitate publiko baten erantzuna jaso behar duten ikasleek matrikula baldintzatua egingo dute-.

   Momentuz gutxieneko notarik altuena izan duten hamar gradu hauek dira: Biokimika eta Biologia Molekularraren gutxieneko nota 12,272 izan da; Medikuntzakoa 12,025; Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzekoa 11,448; Fisioterapiakoa 11,278; Leioako Erizaintzakoa 10,362; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzekoa 10,305; Donostiako Erizaintzakoa 10,170; Gasteizeko Erizaintzakoa 10,144; Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietakoa 10,140; eta Industria Teknologiakoa 9,415.

   Oraindik irailean izango diren matrikula egiteko hiru epe geratzen dira: laugarren deialdia, irailaren 2 eta 3an; bosgarrena, irailaren 12an; eta seigarrena irailaren 19an.

   Amaya Zarraga EHUko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordeak nabarmendu duenez, "orokorrean, gutxieneko notak aurreko urteetakoak baino hobeak izan dira, eta aipatu behar da, eskuratutako nota edozein izanda ere, datorren ikasturtean ikasle bikainak izango ditugula titulazio guztietan".

   "EHU harro dago hain ikasketa espediente distiratsuak duten ikasleek erakunde hau aukeratu dutelako beraien unibertsitate prestakuntzarekin jarraitzeko", gaineratu du.