EHUk atzerrian praktikak egiteko 60 beka eskainiko ditu Global Training programaren barruan

Actualizado: viernes, 30 junio 2017 13:36

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak Global Training atzerrian praktikak egiteko beken programa jarri du martxan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta beste erakunde kudeatzaile batzuekin lankidetzan, 30 urtetik beherako tituludunei zuzenduta, eta EHUk 60 beka kudeatuko ditu.

Global Training programaren helburua da euskal gazte tituludunen nazioarteko mugikortasuna, lanbide praktikak egiteko ikasketa eta lanbide profilarekin lotutako proiektuetan, atzerriko enpresa eta erakundeetan, 6-12 hilez, aurretiaz diseinatutako praktiketako prestakuntza planarekin. EHU da Euskadiko goi hezkuntzan bakarrik aurkeztu den erakunde bakarra.

"Oso pozik gaude deialdiaren emaitzarekin. Gure unibertsitateak kalitateko proiektua aurkeztu du, eta, hori dela eta, gehieneko beka kopurua kudeatu ahalko dugu: 60, bost ezagutza arloekin lotutako enpresetan", Marta Barandiaran EHUko Koordinazioko eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak azaldu duenez.

Programari buruzko eta EHUren eskaintzei buruzko argibide gehiagorako, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Errektoreordetzako webgunera jo behar da: http://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak