Unibertsitatean bizikleta erabiltzea sustatuko dute EHUk eta Kalapiek

Ana Arrieta eta Higinio Otazu
Foto: EHU
Actualizado: martes, 3 marzo 2015 13:21
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak unibertsitatean bizikleta erabiltzea sustatzearekin lotutako jarduerak egiteko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrietak eta Kalapie elkarteko presidente Higinio Otazuk sinatu dute hitzarmena.

   Helburua da elkarrekin bultzatzea, batetik, unibertsitatean bizikleta erabiltzeko sentsibilizazio eta sustapen jarduerak, eta, bestetik, Kalapiek Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asterako eta 2016rako antolatutako ekintzak, Europako Kultura Hiriburutzako programarekin bat eginez.

   Beste alde batetik, EHUko unibertsitate komunitateak lehentasuna izango du Kalapie elkarteak antolatutako jardueretan, besteak beste, mekanika tailerretan, irteeretan, ikastaroetan eta hitzaldietan.

   Arrietaren arabera, "Euskal Herriko Unibertsitateak konpromiso argia du iraunkortasunarekin, eta konpromiso horren emaitza da unibertsitateko jardueraren eta bizitzaren hainbat esparru ingurumenaren ikuspegitik hobetzeko egiten dugun lana".

   "Hori horrela, gaur sinatu dugun hitzarmenaren bidez, pedalei eragin diegu, unibertsitate iraunkorra lortzeko ibilbide luze eta emankorrean aurrera egiteko", gaineratu du.

   Halaber, Otazuk unibertsitatearekin elkarlanaren garrantzia azpimarratu du. "Gure elkarteari poz handia ematen dio hitzarmen hau izenpetzeak, espero baitugu Euskal Herriko Unibertsitatearen jakintzak, esperientzia eta balioek elkartearen ohiko jarduera indartzea", azaldu du.