EHUk Gasteizen ospatuko du Emakumearen Nazioarteko Eguna

Actualizado: jueves, 5 marzo 2015 13:37

GASTEIZ, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) erakunde ekitaldi batekin ospatuko du Emakumearen Nazioarteko Eguna ostiral honetan, martxoaren 6an, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako hezkidetzarako batzordeak antolatuta, eta "Hezkidetzak berdinduko gaitu" goiburupean.

Horrela, EHUk jakinarazi duenez, goizeko 10:30ean hasita, Arabako campuseko Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2-5 ikasgelan, generoaren perspektiba baliatzeari emandako sariak banatuko dira, alegia, Francisca de Aculodi saria, gradu amaierako lanei dagokienez, eta Maria Goyri saria, master amaierako lanei dagokionez.

Era berean, Micaela Portilla saria ere emango da, azterketa feminista edo generoari buruzko tesirik onenari emandakoa, EHUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Esan bezala, ekitaldia 10:30ean hasiko da, eta Iñaki Goirizelaia errektoreak, Maite Zelaia Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordeak, Elena Agirre Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendariak, Teresa Nuño Berdintasunerako zuzendariak eta Mª Pilar Aristizabal Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak parte hartuko dute, besteak beste.