EHUk Geologiako IV. Olinpiadak antolatu ditu ostiralerako Leioako campusean

Actualizado: miércoles, 18 enero 2012 15:18
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Euskadiko Geologoen Elkargo Ofizialak, AEPECTek eta Geogarapenek Euskadiko IV. Geologiako Olinpiada antolatu dute ostiral honetarako, urtarrilaren 20rako. Goizeko 10:00etan hasiko da, Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, EHUko iturriek jakinartazi dutenez.

   Egun horretan, eta proba honekin batera, "Geología en Acción, Geologia Bizirik" zabalkunde jarduera egingo da, aurreko edizioetan bezala. Helburua gai hau ikasleengana hurbiltzea da, bigarren hezkuntzan geologia ia erabat desagertu denetik, ikasle askok ez baitakite unibertsitatean lantzen den zientzia bat denik eta hori jakitea ezinbestekoa denik planeta ezagutzeko.

   Jarduera hauetan batxilergoko azken mailetako eta ikastetxe desberdinetako 30 ikaslek hartuko dute parte. Bi jarduera egingo dituzte: lehenengo jarduera teorikoa izango da eta bigarrena, berriz, praktikoa. Proba teorikoan batxilergoan ematen diren geologiako gaiei loturiko galdera batzuei erantzun beharko diete, eta proba praktikoan, berriz, arroka, mineral eta fosil mota desberdinak identifikatu beharko dituzte.

   Jardueraren koordinatzaile eta Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakasle Xabier Murelagak iragarri zuenez, "olinpiada autonomiko hau irabazten duten lau ikasleek martxoaren 24an Santanderren egingo den Espainiako III. Geologiako Olinpiadan parte hartuko dute".

   EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea Espainiako entitate aitzindari bihurtu zen 2009an I. Geologiako Olinpiada egin zuenean. Geroztik, beste autonomia erkidego batzuetara hedatu da.