EHUk Klaustroaren bilera egingo du asteazkenean Bizkaia Aretoan, Bilbon

Actualizado: martes, 26 febrero 2013 12:06

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Klaustroaren bilera egingo du asteazken honetan, otsailaren 27an, 9:30ean lehen deialdian eta 10:00etan bigarrenean, Bizkaia Aretoko Mitxelena Aretoan, Bilbon. Errektore talde berriaren lehen bilera izango da, EHUk jakinarazi duenez.

Horrela, bileran, 2011/2012 ikasturteko kudeaketa txostena eta 2012/2013ko jardueren egitaraua aurkeztuko dira. Kudeaketa txostenak aurreko ikasturteko unibertsitate administrazioari buruzko informazioa jasotzen du, eta jardueren egitarauak, berriz, kurtso honetarako prestatu diren ekimenak azaltzen ditu.

Halaber, Aldezlearen 2012. urteko memoria aurkeztuko da, eta Aldezlearen erakundearen funtzionamenduari buruzko arautegia onartuko da. Gainera, ikasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek Euskara Batzordean dituzten ordezkariak, eta ikasleek Graduko Batzordean eta Graduondoko Batzordean dituztenak aukeratuko dira.