EHUk unibertsitate-orientaziorako azokak egingo ditu hiru campusetan

Unibertsitate-Orientaziorako Azokak Ehun
Foto: EHU
Actualizado: lunes, 9 enero 2012 15:26

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) unibertsitate-orientaziorako azokak antolatu ditu beste behin, bere graduei buruzko informazio zehatza emateko, unibertsitate-aurreko ikasleen zalantza guztiak argitu eta ikasketen aukeraketa errazteko helburuarekin. Zalantzak banan-banan zein taldeko informazio-saioen bidez argitu ahalko dira.

   EHUko iturriek jakinarazi dutenez, lehenengo hitzordua Gasteizen izango da, Farmazia Fakultatean, urtarrilaren 21ean; ondoren, urtarrilaren 28an, Donostiako campuseko Ignacio Mª Barriola eraikinean izango da azoka; azkenik, Bilbon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egingo da, otsailaren 4an.

   Unibertsitateko ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleeentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute, eta azoka bakoitzean EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa lor daiteke.

   Horrez gain, unibertsitatera sartzeko bideei, tasei, bekei, ostatuari, garraioari, kirol jarduerei, mugikortasun programei, graduondokoei, unibertsitateko orientazioari eta abarrei buruzko informazioa emango da.