EHUko campusek ikasteko gelak irekiko dituzte azterketa garaiko asteburuetan

Actualizado: viernes, 3 enero 2014 12:49
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako camusek ikasteko gelak irekiko dituzte asteburuetan bere ikasleentzat, 2013-2014 ikasturteko lehenengo lauhilekoko azterketa garaian.

   Horrela, Gipuzkoako campuseko Ignacio Maria Barriola eraikineko ikasgelak izango dira azterketa garaian asteburuetan irekiko direnak, Donostian. Goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara arte egongo dira irekita urtarrilaren 4, 5, 11, 12, 18 (egun honetan Zuzenbide Fakultatearen ondoko campuseko Pabilioian zabalduko dira), 19, 25 eta 26an. Sartzeko EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.

   Beste alde batetik, Bizkaiko campusean, urtarrilaren 4tik 19era bitarteko asteburu guztietan, bai eta urtarrilaren 6an ere, 9:30etik 22:00etara bitartean, ikasteko gelak egongo dira zabalik Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas kaletik sartuta) eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Sarriko). Bertan sartzeko EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.

   Azkenik, Arabako campusean, urtarrilaren 7tik 24ra bitartean, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan irekiko dira ikasteko gelak. Ordutegia honako hau izango da: larunbat eta igandeetan goizeko 9:00etatik gaueko 00:00ak arte eta astelehenetik ostiralera bitartean 21:00etatik gaueko 00:00ak arte. Beraz, ikasgela hauek, Elurreta eraikineko ohiko ikasteko gelek duten ordutegia (astelehenetik ostiralera bitartean 8:00etatik 21:00ak arte) zabalduko dute.