EHUko ELAren Atal Sindikalak partehartzea moztea erabaki du Lan Osasun eta Segurtasuneko eta Prebentzioko batzordeetan

Actualizado: miércoles, 13 julio 2011 15:49

BILBO, 13 Jul. (EUROPA PRESS) -

EHUko ELAren Atal Sindikalak bere partehartzea etetea erabaki du Lan Osasun eta Segurtasuneko eta Prebentzioko batzorde guztietan. Modu berean, Administrazioko arlo horretako ordezkari gorenak kargutik berehala kentzeko eskatu du.

Erabaki horren arrazoia aspaldidani EHUko esparruan gertatu izan diren arrisku fisiko eta psikosozialen inguruko prebentzioari dagozkio, erabaki horren bidez salaturiko arduradunen jokabidea utzikeriaz, betetze ezaz, eta ez ikusiarena eginez josita egon baita.

Egoera hain da muturrekoa, OSALANek berak ere ematen dituen gomendioak ere ez direla betetzen. Horren ondorio larri horiek irakasleek, ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek jasan behar izan dituzte.

ELAk egokitzat jotzen dituen esparru guztietaraino eramango du bere salaketa, EHUko langile gehienen iritzia entzunarazteko eta errespetarazteko.