EHUko Ikasle Kontseiluak mugikortasun beken deialdi propioa eskatu du

Actualizado: lunes, 3 febrero 2014 14:18
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikasle Kontseiluak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak mugikortasun bekak egiteko eskumenak duela eta, hori deela eta, deialdi propioa sortzea eskatu du, Espainiako Gobernuak mugikortasun programen inguruan egin dituen murrizketak direla eta.

   "Wert ministroaren sarreratik, ikasleek beketako murrizketa ugari izan dituzte, estatu mailako mugikortasun laguntzak kenduz eta naziorteko mugikortasun laguntzen murrizketa gogorrak ezarriz. Azken murrizketa honek Euskadiko ikasleak kaltetzen ditu, estatuko osagarria jasotzen ez duten bakarrak direnez gero", salatu du.

   Horregatik, EHUko Ikasle Kontseiluak mugikortasun laguntza propioak sortzeko proposamena helarazi zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, "euskal ikasleak berdintasunean egoteko bermea izan dezaten, desberdintasuna kupotik kenduz beharrezkoa izango balitz".

   Oraingoz, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez duela eskaera hori erantzun eta, beraz, "Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilua honi buruz hitz egin dezala eskatuko du".