EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko atalean bihar hasiko dira berriz klaseak

Actualizado: domingo, 13 febrero 2011 13:20

BILBO, 13 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko atalak bihar hasiko ditu berriz klaseak normaltasunez. Klaseak etenda egon diren aldian galdutako ikasgaiak lauhilabetekoan zehar berreskuratuko dira, irakasle bakoitzak ikasleen adostasunarekin erabakitako irizpideen arabera, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Klaseak joan den otsailaren 2an geratu ziren bertan behera, I. Ikastegian egiten ari diren obrak direla-eta eskolak ezin zirelako normaltasun osoz eman. Behin arazoak konponduta, datorren astean hasiko dira berriz klaseak.