EiTB Donostia 2016ko hedabide ofiziala izango da

Berastegi, Goia eta Iturbe, hitzarmena sinatu ondoren
Foto: DONOSTIA 2016
Actualizado: martes, 28 julio 2015 14:11

DONOSTIA, 28 (EUROPA PRESS)

   Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua Fundazioak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) komunikazio talde publikoak bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute astearte honetan, eta, modu honetan, EiTB Donostia 2016ko hedabide ofiziala edo 'media partner' izango da.

   Hitzarmena sinatuta, EiTBk aliantza egin du "herrialde proiektu batekin, Donostiaz harago baitoa eta eduki interesgarriak eskaintzen baititu taldearen hedabideek hartzen duten eremu geografiko zabalean". Gainera, DSS2016EU Fundazioak "estrategikotzat" jo du "Euskal Herriko ikus-entzunezko talde garrantzitsuenarekin bat egitea".

   Akordioa sinatzeko ekitaldia Donostian egin da, eta bertan izan dira Eneko Goia Donostiako alkatea, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusia eta Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzendaria.

   Modu honetan, lankidetza hitzarmenaren bidez, EiTB Donostia 2016ko hedabide laguntzaile edo 'media partner' bihurtuko da, alegia, DSS2016EUren hedabide ofizial bilakatuko da. Besteak beste, Hiriburutzau Urtean egiten diren ekitaldien estaldura osoa eta zehatza egingo du, baita publizitate pilulak urte osoan zehar ere (ETB1eko eta ETB2ko Kultur Flash programan), eta DSS2016EUren agendari eta edukiei buruz maiztasun jakin bat izango duen tartea irekiko du taldeko irrati nagusietan, batez ere, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin. Halaber, hitzarmenak jaso du Hiriburutza Urteko ekitaldi eta emanaldi nagusien aurkezpenak EiTBko aurkezleen esku geratuko direla.

BAZKIDE ESTRATEGIKOA

   Horrela, Pablo Berastegik azpimarratu du EiTB "bazkide estrategikoa" izango dela DSS2016EUko kultur proiektua eraikitzeko, eta kultur programako zenbait proiektu sortu, eraiki, diseinatu eta zabalduko dituztela elkarlanean.

   Zehazki, Emusik Musika Eskolen Europako Jaialdiari buruzko transmedia proiektuan lankidetzaren arituko dira, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) batera. Izan ere, Donostian egingo da "Europan inoiz antolatu den kontzerturik handiena", aldi batera joko duten musikari gehien biltzen dituena, alegia. 26 herrialdetako 10.000 musikarik aldi berean joko dute musika errepertorio zabala: pieza klasikoetatik musika modernora. Halaber, ekitaldirako beren-beregi sortutako "Emusik 2016" ere kanta joko dute.

   Bestalde, DSS2016EUk erronka bat du, alegia, posible al den Europako kulturaren inguruko tarte bat izatea telebistako 'prime time'-an. Horrela, nazioarteko ekoizpen etxeei zuzendutako ikus-entzunezko proiektuen deialdi batean, proposamen interesgarrienak finantzazioa lortuko du, telebistaz emango den atal pilotu bat egiteko eta nazioarteko merkatuetan banatzaileak konkistatzeko. EiTBk deialdian jasotako proposamenak definitzen eta hautatzen parte hartuko du, eta epea irailaren 16a arte egongo da irekita. Gainera, sortzen den programa EiTBren kanalen batean emango da.

   Gainera, EiTBk "parte hartze aktiboa du" Kalebegiak proiektua eraikitzeko eta hedatzeko lanetan. 15 zinemagileren begiradaren bidez Donostiaren inguruko erretratua egitea egitasmoaren proposamena. Ekoizpenean errealizatzaile ezagunek, ibilbide luzeko profesionalek zein hasi berriek parte hartuko dute, eta 2016an estreinatuko da, Donostia Zinemaldian.

EUROTRANSIT

   Azkenik, EiTBk Eurotransit proiektan sortutako ikus-entzunezko edukien jarraipen zehatza egingo du, eta telebistan horien berri emango du. Gainera, EiTB Irratia, Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Gaztea kalera aterako dira DSS2016EUrekin erlazionatutako kultur jarduerei buruz informatzeko.

   Eurotransit autobus bat da, "enbaxada ibiltaria" izango dena. Barruan, ikus-entzunezko talde batek ibilbide bat egingo du 2016an, gatazken lekuko izan diren edo diren Europako hamar hiritatik. Bakoitzean ikus-entzunezko dokumental bat eta mosaiko handi bat (mashup) egingo dute, Europaren nortasunari buruz, bildutako lekukotzak oinarri hartuta.

   Egitasmoaren helburua da kontakizuna egitea kazetaritzaren ikuspegitik eta, artearen ikuspuntua baliatuta, gatazkatik eratorritako kultur ondarea azpimarratzea.

   Proiektu horiez guztiez gain, EiTBren eta Donmstia 2016ren arteko lankidetza hitzarmenak aurreikusten du bi erakundeak elkarlanean aritzea beste ekimen eta lan lerro batzuetan. Horiek etorkizun hurbilean izango dituzte emaitzak.