Ekarpenen Legea garatu aurreko txostena lantzen hasi dira EAEko herri erakundeak

Lantaldea Lakuan bildu da
MIKEL ARRAZOLA
Actualizado: viernes, 10 febrero 2017 14:23

GASTEIZ, 10 (EUROPA PRESS)

Ekarpenen Lege berria idatzi aurretiko txostena landuko duen lantalde teknikoaren bilera izan da ostiral honetan Lakuan, Euskadiko Toki Erakundeen Legean txosten hori egin behar dela ezarrita baitago. Presentziazko lehen harremana izateaz gain, lan egutegia ere ezarri da bileran.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak jakinarazi duenez, eskumen propioen eta Euskadiko maila orotako erakundeen finantziazioaren azterketa orokorra bilduko du dokumentu horrek, gastu publikoa modu egokian banatuko dela ziurtatzeko. Jaurlaritzako bi ordezkarik, aldundi bakoitzeko bi ordezkarik eta udalerrietako bi ordezkarik osatzen dute lantaldea. Talderako izendapenak 2016ko uztailean eta azaroan egin ziren.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak ongietorria egin die gainerako administrazioetako ordezkariei, eta garatuko duten Ekarpenen Lege berria "sakonekoa" izateko eta lurralde bakoitzaren ezaugarriak eta erakunde bakoitzaren beharrak kontuan har ditzan lortzeko gauza izateko nahia azaldu du.