Ekintzailetzari buruzko jardunaldia izango da ostiralean Eibarko Armeria Eskolan

Actualizado: jueves, 16 febrero 2012 13:27
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe guztiei zuzendutako ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat izango da ostiral honetan, otsailaren 17an, Eibarko Armeria Eskolan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaa buru dela, Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

   Jardunaldiaren aurkezpena 10:00etan egingo du Jose Luis Elorza Jaurlaritzako Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzarako Sailburuordetzako Etengabeko Ikaskuntzarako zuzendariak, eta jarraian, Carlos Crespo Jaurlaritzako Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzarako sailburuordeak "Ekintzailetzari buruzko ikuspegia hezkuntza-sisteman eta LHn duen konkrezioa" hitzaldia eskainiko du.

   Ondoren, 10:15ean, Pili Diez EJE (enpresa gazte eta ekintzailea) programaren nondik norakoak azalduko du, eta gauza bera egingo du Javier Unamuno Urrats-Bat programako koordinatzaileak programa horrekin.

   Jarraian, "Ekintzailetza programak finkatzeko eman beharreko urratsak" azalduko ditu Samuel Triguero Tknika Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroko ekintzailetza-programen arduradunak, eta Xabier Garmendia Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak "Ekintzailetza, Euskadiren ikuspegi industrialetik abiatuz" hitzaldia eskainiko du.

   Ondoren, 11:10ean, Isabel Celaa "Ekintzailetza, Euskadiko prestakuntza-sistemaren ardatz gisa" gaiaz mintzatuko da. Jardunaldia bukatzeko, Jose Luis Novoa Armeria Eskolako zuzendariak, Armeria Eskolaren mendeurrena dela-eta, Mendeurrenaren Urrezko Liburuan izenpetzeko gonbitea egingo dio Celaari.