Ekonomisten urteroko topaketak egoera ekonomiko berria eta bere kudeaketarako tresnak aztertuko ditu bihar Bilbon

Actualizado: martes, 15 noviembre 2011 13:52

BILBO, 15 Nov. (EUROPA PRESS) -

Ekonomisten Euskal Elkargoak Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) lankidetzarekin urtero antolatzen dituen topaketak egingo dira bihar, azaroaren 16an, Bilboko Bizkaia Aretoan. "Etorkizunera begirada bat kontabilitate, finantza eta kudeaketa irizpidetan" goiburupean, egoera ekonomiko berria eta horren kudeaketa optimizatzeko eskura dauden tresnak aztertuko dituzte, EHUko iturriek adierazi dutenez.

Jardunaldia ekonomialarien eta zientzia- eta enpresa-komunitatearen arteko topagunea izango da, gaur egun bizi dugun krisi egoeran kontabilitate-, finantza- eta kudeaketa-irizpideak ezartzeko unean, eskura dauzkaten azken berrikuntzak aztertu ditzaten.

Topaketaren irekiera ekitaldia 9:00etan izango da, eta Carlos Agirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Carmelo Garitaonandia EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordeak eta Iñigo Ocariz Ekonomisten Euskal Elkargoko presidenteak parte hartuko dute.