ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiruk orokorra deitu dute martxoaren 29rako

Actualizado: jueves, 16 febrero 2012 19:25
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariek Hego Euskal Herrian martxoaren 29an lan erreformaren aurkako greba orokorra egiteko deialdia erregistratuko dute ostiral honetan, otsailaren 17an.

   Zehazki, sindikatuotako iturriek jakinarazi dutenez, Espaniako Gobernuak joan den ostiralean onartu zuen lan eta negoziazio kolektiboaren erreformaren aurka eta eskubide sozial eta laboralen alde deitu dute greba.

   Deialdia erregistratzeko ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan, eta sindikatuotako ordezkariek adierazpenak egingo dituzte.