ELA, LAB eta STEE-EILAS Espainiako Goernuaren Hezkuntza Lege berriaren aurka mobilizatuko dira martxoaren 2an

Hiru sindikatuetako ordezkariak prentsaurrekoa eman aurretik
Europa Press
Actualizado: martes, 15 enero 2013 13:53

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek "kalean" mobilizatuko dira martxoaren 2an, Espainiako Gobernuak proposatu duen Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoaren aurreproiektua salatzeko. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu manifestazio, lanuzte edo greba egingo duten.

ELAren Bilboko egoitzan eskainitako prentsaurrekoan, hiru sindikatuetako hezkuntzako bozeramaileek esan dute Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministro espainiarraren ekimena "ezarlea, zentralizatzailea, bateratzailea eta espainolizatzailea" dela.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dei egin diete, "murrizketa politikei aurre egiteko" eta "nahi dugun hezkuntza Euskal Herrian erabakitzeko behar diren urratsak emateko".

Martxoaren 2ko mobilizazioa nolakoa izango den erabakitzeko, hiru sindikatuak elkarrizketak hasi dituzte hezkuntzako eta sindikalgintzako eragileekin, "erasoaren larritasunaren tamainako" erantzun bat aktibatzeko.