Eleaniztasunaren esparruko ikertzaile gazteen nazioarteko sinposioa egingo da Donostian

Actualizado: miércoles, 2 marzo 2016 12:59

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

   Eleaniztasunaren esparruan lan egiten duten nazioarteko ikertzaile gazteen sinposioa egingo da ostegunean eta ostiralean, martxoaren 3an eta 4an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaria zentroan, Donostian, EHUk jakinarazi duenez.

   Halaber, nazioarteko ospe handiko gonbidatuak bilduko dira topaketan, eta ikerkuntza ildoei eta argitalpenei buruzko hitzaldi orientagarriak emango dituzte ikertzaile gazteentzat. Topaketaren antolatzaileak, AILA (Hizkuntzalaritza Aplikatuko Nazioarteko Elkartea), Eleaniztasuneko Nazioarteko Elkartea eta EHUko Hezkuntzako Ikerkuntza Metodoak Saila dira.

   Inaugurazio ekitaldia ostegun goizeko 09:00etan izango da, eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Xabier Etxague EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoak eta Jasone Cenoz Eleaniztazuneko Nazioarteko Elkarteko presidente eta EHUko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoetako katedradunak parte hartuko dute.