Elhuyar Fundazioak IX. Zernola Olinpiadako sariak banatuko ditu bihar Usurbilen (Gipuzkoa)

Actualizado: jueves, 2 junio 2011 16:51

DONOSTIA, 2 Jun. (EUROPA PRESS) -

Elhuyar Fundazioak IX. Zernola Olinpiadaren sari-banaketa ekitaldia ospatuko du bihar, ostirala ekainak 3, Itxaso Paia bertsolariaren partaidetzarekin. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da, Elhuyar Fundazioko iturriek jakinarazi dutenez.

Ikasturte osoan zehar Euskal Herriko DBHko 46 ikasgela Elhuyar Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatutako zientzia-olinpiada honetan aritu dira. Lehenengo postuan, Lekeitioko (Bizkaia) R.M. Azkue ikastolako ikasleak geratu dira, bigarrenean, Lazkaoko (Gipuzkoa) San Benito ikastolakoak, eta hirugarrenean, Gasteizko Jesus Obrero ikastetxekoak.

Saridunek sariak jasoko dituzte biharko ekitaldian. Itxaso Paia bertsolariak dinamizatuko du sari-banaketa. Ekitaldia 10:00etan hasiko da, eta ordu laurden geroago "Zientzia Live!" ikuskizuna izango da, zientzia-esperimentuen zuzeneko tailerrak ikusteko aukerarekin. Itxaso Paiaren emanaldia 11:45ean hasiko da, eta ekitaldia bukatzeko, sariak 12:15ean banatuko dira.