Elkar Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazkenean Donostian

Actualizado: lunes, 21 julio 2014 14:31

DONOSTIA, 21 Jul. (EUROPA PRESS) -

Elkar Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatuko dute Donostian datorren asteazkenean, uztailaren 23an, Fundazioaren egoitzan, eguerdiko 12:00etan. Elkar Fundaziaren izenean Jose Mari Sors presidenteordeak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Erakundeotako iturriek jakinarazi dutenez, bion arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.

Besteren artean, hitzarmenak jasoko du Euskaltzaindiak garatzen diharduen Lexikoaren Behatokia elikatzeko asmoz, Elkar Fundazioak argitaraturiko euskarazko testu-multzoa Akademiaren eskuetan jarriko duela.