Emakume bat bortxatzea egotzita, gizon bat atxilotu dute Gasteizen

Actualizado: lunes, 24 julio 2017 14:05

GASTEIZ, 24 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, igandean neska gazte bat bortxatu omen zuelakoan, Ertzaintzaren iturriek Europa Press berri agentziari jakitera eman diotenez.

Bortxaketaren ustezko egilea goizalde honetan atxilotu dute, Arabako hiriburuan, biktimak salaketa aurkeztu ondoren Ertzaintzak martxan jarritako ikerketaren ondorioz.

Emakumearen salaketaren arabera, bortxaketa igandean gertatu zen. Hala ere, Ertzaintzak oraindik ez du gertaerari buruzko xehetasun gehiagorik eman.