Emakume bat hil da Azpeitian, bere autoarekin aldapa batetik behera erori ondoren

Actualizado: lunes, 26 enero 2015 13:38
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Emakume bat hil da Azpeitiko (Gipuzkoa) Izarrraitz auzoan, bere autoarekin aldapa batetik behera erori ondoren. Hildakoak 81 urte zituen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez.

   Ezbeharra goizeko 10:15 inguruan gertatu da, astelehen honetan, urtarrilaren 26an, orain ikertzen ari diren zergatiengatik, auto bat aldapa batetik behera erori denean Izarraitz auzoan, Azpeitian.

   Ertzaintzaren agenteak eta osasun zerbitzuak istripuaren tokira joan dira eta autoaren barrutik atera dute emakumea, baina ezin izan dute ezer egin bizia salbatzeko.