Emakume bat hilda agertu da Bilboko etxebizitza batean

Actualizado: martes, 25 septiembre 2018 18:42

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Emakume bat ustez lepoa moztuta agertu da astearte honetan Bilboko Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean. Emakumeak 25 urte eta bi alaba zituen, eta ikerkuntzako iturriek genero indarkeriako kasu bat izan daitekeela jakinarazi diote Europa Press berri agentziari.

Kaleko auzokideek arratsaldeko 13.30 aldera jakinarazi diote Ertzaintzari gertaera arraroren bat izan zela etxebizitzan, eta bertaratutako agenteek indarkeria zantzuak zituen emakume baten gorpua aurkitu dute bertan.

Jarraian, bi anbulantzia heldu dira jazoeren etxebizitzara. Ertzaintza emakumearen heriotzaren inguruabarrak ikertzen ari da orain, eta genero indarkeriako kasu bat izan daitekeela jakinarazi dute.