Emakume batek salatu du sexu eraso bat jasan zuela Guns N' Roses taldearen kontzertuaren ondoren, Bilbon

Actualizado: viernes, 2 junio 2017 11:33

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Emakume batek salatu du sexu eraso bat jasan zuela joan den asteazkenean Bilbon, Guns N' Roses rock talde estatubatuarrak San Mames futbol zelaian eskaini zuen kontzertuaren ondoren. Kontzertua asteazkeneko 00:20 jota bukatu zen.

Ertzaintzak Europa Press berri agentziari baieztatu dioenaren arabera, ustezko sexu erasoaren biktima emakume bat da eta ostegunean agertu zen komisarian salaketa egiteko.

Dirudienez, gertaera taberna batean gertatu omen zen, rock talde estatubatuarraren kontzertua bukatu onddoren. Ertzaintza ustezko sexu erasoa ikertzen hasi da.