Emakumeen Neguko Surf Txapelketa II. Open Uribe Kosta jokatuko da Sopelan (Bizkaia) martxoaren 5ean eta 6an

Actualizado: jueves, 3 marzo 2011 18:03

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Emakumeen Neguko Surf Txapelketa II. Open Uribe Kosta jokatuko da Sopelan (Bizkaia) martxoaren 5ean eta 6an, Uribe Kostako Mankomunitateak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako kirol ekintzen artean.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, hitzordua martxoaren 5ean eta 6an izango da, Sopelako Arrietara hondartzan. Txapelketa senior eta junior mailetako emakume surflari guztiei irekita dago, eta euskal kostaldean neguan jokatzen den emakumeentzako txapelketa bakarra da.

Txapelketaren helburua neska zein emakumeen kirol parte-hartzea euskal kostaldean sustatzea da. Euskaltel da babesle nagusia ondokoen laguntzarekin: BBK, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza, Coca Cola, '3sesenta' aldizkaria, EHSF, Xtreme Sport eta Sopelako Peñatxuri Surf Elkartea.