Emakundek 96.000 euro erabiliko ditu enpresei berdintasun-planak eta diagnostikoak egiten laguntzeko

Actualizado: lunes, 10 enero 2011 11:27

BILBO, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

Emakundek 2011. urtean enpresei eta entitate pribatuei aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egin du. Aholkularitza-enpresek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostiko bat eta berdintasun-plan bat egiteko laguntza teknikoa emango dute. Zenbatekoa, hasieran behintzat, 96.000 eurokoa izango da. Aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko izango da diru-laguntza.

Aholkularitza-enpresek honako hauek egiten lagundu beharko die enpresei edo erakundeei: emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa, barne-antolaketari eta zerbitzuak edo produktuak eskaintzeari dagokionez; gutxienez hamar ordu ematea lan-munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko edo prestatzeko eta horrek diagnostikoaren emaitza nagusienetan duen isla zein den erakusteko; berdintasun-plana diseinatzea enpresaren barne-antolaketarako eta zerbitzu edo produktuetarako.

Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren %50 izango da, gehienez ere, eta onuradun bakoitzeko, 10.000 eurokoa, gehienez ere. %50eko muga ez zaie ezarriko ondasunak edo zerbitzuak ekoitzi edo banatzearen helburu nagusia irabazi edo soberakina lortzea ez duten irabazi asmorik gabeko erakundeei.

Eskaerak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 10ean bukatuko da.