Emakundek berdintasun politiketan duen esperientzia azaldu du Argentinan

Actualizado: jueves, 24 septiembre 2015 14:06

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko ordezkaritza bat Argentinan izan da egunotan, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gonbidatuta, bertako agintariei eta gizarteko eragileei berdintasun politiketan duen esperientzia azaltzen. NBEk erabaki dute Emakunde egiten ari den lana "erreferentziazkoa" izan daitekeela Argentinako berdintasun politikentzat, Emakundearen Euskal Erakundeak jakinarazi duenez.

   Joan den astelehenean, irailaren 21ean, Argentinako zenbait enpresetako ordezkariekin bildu zen Emakundeko ordezkaritza. Bileran, azken urtean enpresetan berdintasun planak eta diagnostikoak bultzatzeko egin den lana azaldu zitzaien, bereziki Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile zigiluaren prozesua. Ehun enpresa eta erakundek baino gehiagok jaso dute Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zigilu hau.

   Asteartean, irailaren 22an, Argentinako Berdintasunaren aldeko Gizonen Bilkuran parte hartu zuen Emakundek, Argentinako Gobernuko Lan ministroa eta Emakumearen Kontseilu Nazionaleko presidentea bertan zeudela; bilkura NBEren Garapenerako Programak (PNUDek) antolatu zuen, eta Gizonduz ekimenaren berri eman zuen Emakundek. 2007an abiarazitako ekimen honen bitartez 5.000 gizon inguruk jaso du jada berdintasuna eta maskulinitate berriei buruzko prestakuntza.

   Horrekin guztiarekin batera, Emakundek bilerak izan ditu Buenos Aireseko Gobernuko ministroarekin eta Emakumearen Kontseilu Probintzialeko presidentearekin, besteak beste.

   Bilera hauek guztiak antolatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren eta Argentina-Mercosurreko Euskadiko ordezkaritzaren laguntza izan du Emakundek.