Emakundek Maribel Arriortua zoriondu du 2010eko Euskadi Ikerketa Saria jasotzeagatik

Actualizado: jueves, 10 marzo 2011 18:27

BILBO, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Emakundeko zuzendari Maria Silvestrek poza agertu du 2010eko Euskadi Ikerketa Saria Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) katedraduna den Maribel Arriortua Marcaidari eman diotelako Zientzia eta Teknologiaren arloan.

Emakundeko zuzendariak azpimarratu du honelako sariek emakumeek arlo honetan egiten duten lana ikustarazten eta ikasketa hauetan ere berdintasuna bermatzen laguntzen dutela.

Maribel Arriortua sari hau jasotzen duen bigarren emakumea da; lehena Mari Carmen Gallastegi ekonomilaria izan zen. EHUn lizentziatua eta doktorea Zientzia Kimikoetan, Arriortuak 320 artikulu baino gehiago idatzi ditu eta 400 ekarpen baino gehiago egin ditu biltzar ezberdinetan.