Empty Files taldeak irabazi du 26. Gaztea maketa lehiaketa

Aurtengo Gaztea maketa lehiaketako saridunak
GAZTEA
Actualizado: viernes, 28 abril 2017 13:15

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Empy Files taldeak jaso du Gaztea maketa lehiaketaren aurtengo edizioko sari nagusia, ostegunean Bilboko Kafe Antzokian izandako final handiaren ondoren. Talde bilbotarrak 5.000 euroko saria eskuratu du eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du uztailean.

Lehiaketaren antolatzaileek gogoratu dutenez, bost izan dira 23. Gaztea maketa lehiaketako final handian oholtzara atera diren artistak: Empty Files, Eneritz Furyak, Passepartout, Huts eta Odolaren Mintzoa.

Jarraitzaileek "leporaino" bete zuten Kafe Antzokia, "eta horixe izan zen taldeen emanaldiekin batera gauari kolore bizia eman ziona". Julen Idigoras 'B Aldea' saioko aurkezlea eta Izaro Andres abeslaria arduratu ziren ekitaldia gidatzeaz.

Halaber, ohi bezala, zeregin garrantzitsua izan zuten epaimahaikideek, haien esku geratu zelako lehiaketaren 26. edizioko irabazlea hautatzea. Lan zaila izan dela aitortu dute, maila handiko musikariak lehiatu baitira. Nolanahi dela, bat aukeratu behar izan dute eta Empty Files taldea izan da zorionekoa.

Txufo Wilsonen gidaritzapean, Empty Files Bilbon sortu zen 2013an. Taldeak rock elektronikoa jorratzen dute batez ere, eta 2017an LP berria aterako duela iragarri dute bere kideek.

Bestalde, Entzuleen Saria Passepourt boskoteak lortu du, GazteBizHitzaren eskutik, eta 2.500 euro jasok ditu. Gainera, Kafe Antzokiak 500 euro eman dizkio Eneritz Furyak bakarlari irundarrari.