Energia elektrikoaren kontsumoa %5,1 murriztu zen EAEn 2016. urtean

Energiaren etxeko kontsumoak behera egin zuen 2016an
Europa Press
Actualizado: martes, 7 febrero 2017 10:32

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Energia elektrikoaren kontsumoak %5,1 egin zuen behera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2016. urtean, aurrekoarekin alderatuta. Etxeko sektorean %3,1 jaitsi zen kontsumoa, industrian %8,1 eta zerbitzu arloan, ordea, %0,1 igo zen, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) energia egoeraren behatokiaren datue arabera.

Industrian gora egin zuten sektoreak, besteak beste, garraiobideen eraikuntza eta ontzigintza (%7,8), burdinezkoa ez den metalurgia (%6,6), kautxuzko eratorriak eta kare eta zementu sektorea (%4,4) izan ziren, eta behera egin zutenak, gehienbat, siderurgiaren (%-20,2) eraginez izan zen.

Bestalde, EAEn kontsumitutako elektrizitateak %1,3 egin zuen behera abenduan, 2015. urteko hil berean izandako bilakaeraren aldean. Arloka, industrian %3,7 jaitsi zen eta etxekoan %1,6; zerbitzuetan, berriz, %3,4 igo zen.