Enplegu erregulazioko 163 espediente izapidetu zituen martxoan Eusko Jaurlaritzak

Actualizado: miércoles, 23 abril 2014 13:45
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailak enplegu erregulazioko 163 espediente izapidetu zituen joan den martxoan, hau da, aurreko hilean baino %2 gehiago eta 2013ko martxoan baino ia %37 gutxiago. Etendura espedienteak 98 izan ziren, lanaldia murriztekoak 57 eta azkentzeko espedienteak zortzi.

   Martxoan izapidetutako espediente guztietatik 120 aurreko baten jarraipena izan ziren eta 2.424 langileri eragin zieten (%90). Enplegu erregulazioko martxoko espediente guztiek, aldiz, 2.700 langileri eragin zieten, aurreko hilean baino %86 gehiago.

   Sektoreka, lan erregulazio espedienteen kopurua bere horretan mantendu zen Nekazaritzan eta Eraikuntzan, jaitsi egin zen Industrian eta pixkatxo bat igo zen Zerbitzuetan. Arrazoi nagusia eskaria eta ekoizpena murriztu izana izan zen. Eragin handiena izandako eskualdeak Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea izan ziren.

   Gaur egun, 16.745 langileri eragiten dieten 1.284 espediente daude indarrean, eta espediente horietatik 893 (%70) aurreko beste baten jarraipena dira.