Enplegua erregulatzeko 103 espediente baimendu zituen Jaurlaritzak otsailean, aurreko hilean baino 31 gutxiago

Actualizado: jueves, 10 marzo 2011 15:17

BILBO, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak enplegua erregulatzeko 103 espediente baimendu zituen joan den otsailean, hau da, 2010eko hil berean baino %60 gutxiago eta 2011ko urtarrilean baino 31 espediente gutxiago. Baimenduriko espediente guztietatik, 85 eteteko espedienteak izan ziren, 13 lanaldia murrizteko eta bost azkentzeko.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, joan den otsailean, 1.878 langile zeuden enplegua erregulatzeko espedienteen eraginpean, hots, 2010eko hilabete berean baino %62 gutxiago.

Urte batetik bestera, sektoreen arabera, espedienteen jaitsiera izan zen Industrian eta gorakada Zerbitzuetan. Gainera, balio handiak erakutsi zituen ditu akordioen portzentajeak, %91 inguru izan baitziren.

Enplegua erregulatzeko espedienteen arrazoi nagusia eskariaren eta produkzioaren murrizketa izan zenj oraindik ere, sarritan arrazoi ekonomiko eta finantzarioei estu lotuta dagoena. Kasu gehien biltzen dituzten eskualdeak Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea izan ziren.

Halaber, otsaila amaitzean, 949 espediente zeuden indarrean, eta 17.567 lagun hartzen zituzten eraginpean. Espediente guztietatik, 591 aurreko beste espediente baten jarraipena izan ziren (% 62).