Enpresentzako laguntza programak ezagutarazteko hiru saio informatibo egingo ditu Gipuzkoako Diputazioak

Actualizado: miércoles, 2 febrero 2011 18:49

DONOSTIA, 2 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru informazio-saio antolatu ditu Krisiaren aurkako 2011ko Planean jasotzen diren laguntza programak zuzen-zuzenean enpresei ezagutzera emateko.

Saio guztiak goizeko 9:30etan hasiko dira eta Donostian (otsailak 3, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera), Irunen (otsailak 9, Ficoba) eta Eibarren (otsailak 11, Debegesa) izango dira, ahalik eta Gipuzkoako enpresa gehienetara iritsi nahi baita.

Informazio-saioak oso harrera ona izaten ari dira eta dagoeneko 200 lagunetik gora daude izena emanda. Foru erakundeak bertaratzea berrestea gomendatu du, 943 11 23 42 edo 943 11 29 17 telefonoetara deituz.

Saio hauetan, Gipuzkoako Aldundiaren aldetik partaide izango dira Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Ogasauneko foru diputatu Peio Gonzalez eta laguntza deialdiko lerro desberdinak kudeatzen dituzten sailetako zerbitzuburuak, hots, Ignacio Iragorri, Gizarte Politikakoa, Ander Arzelus, Diputatu Nagusiaren Kabinetekoa, eta Joseba Amondarian, Berrikuntzakoa.