EPD gas konpainiak 11.466 bezero berri lortu ditu urteko lehen hiruhilekoan

Actualizado: jueves, 24 julio 2014 13:48
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   EDP izan da 2014. urteko lehenengo hiruhilekoan espainiar merkatuan bezero kopuruaren arloan gehien hazi den gas konpainia. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) bere azken txostenean argitaratu du EDP -Bilbotik kontrolatzen du Estatu osorako gasaren negozioa- liderra izan dela bezeroak erakartzeari dagokionez urteko lehen hiruhilekoan, eta, zehazki, 11.466 bezero gehiago lortu ditu, hau da, 796.293 izatetik 807.759 izatera igaro da.

   Horrela, konpainiak bere gas naturaleko bezero kopuruaren arabera duen merkatuko kuota %10,69raino handitu du, eta horri esker, merkatuko kuotaren zerrendan hirugarren konpainia gisa finkatu da, Iberdrolaren, Galp-en, EONen eta beste hainbat konpainiaren aurretik, eta Gas Natural Fenosaren (%58,74) eta Endesaren (%16,19) atzetik bakarrik, konpainiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Bestalde, CNMCren txostenaren arabera, EDP izan da, Gas Natural Fenosarekin batera, urteko lehenengo hiruhilekoan txikizkako gasaren salmenta bolumenean kuota gehien irabazi duen enpresa (%0,94), eta %5,12ra iritsi da. Beste konpainia batzuek, aldiz, beherakadak izan dituzte.

   EDP erreferentziazko konpainia bat da estatuko energiaren merkatuan, eta presentzia du elektrizitatea eta gasa sortu, hornitu eta merkaturatzeko negozioan. Gainera, liderra da mundu mailan energia berriztagarriaren arloan.

   Bi milioitik gora bezero ditu, eta energia azpiegiturak ditu hamaika autonomia erkidegotan. Liderra da gasaren arloan Asturiasen, Murtzian, Kantabrian eta Euskadin, eta azken lurralde horretan du gasaren negoziorako egoitza korporatiboa. Gainera, energia sortzeko zentralak eta elektrizitatea banatzeko lineak ditu bost autonomia erkidegotan.

   Euskadin, Naturgas Energia enpresaren bitartez gasa hornitzeko sareak eraiki eta aztertzeaz gain, konpainiak merkataritza zorro garrantzitsua du enpresen sektorean, gasaren, elektrizitatearen eta energia zerbitzuen arloko bezero diren 3.300dik gora konpainiarekin.