Eraikuntzaren jarduera %8,2 gehitu da EAEn urteko lehen hiruhilekoan

Etxegintzak eragin du sektorearen gorakada
Europa Press
Actualizado: miércoles, 14 junio 2017 10:25

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntza sektorearen jarduera %8,2 nominala gehitu da 2017. urteko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean. Urtaroen eragina zuzenduta, sektorearen jarduera %3,6 gehitu da, 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean, Eustaten datuen arabera.

Eraikuntzaren hobekuntza etxegintza azpisektoreari zor izan zaio, urte arteko %11,6ko gehikuntza izan baitu, obra zibila azpisektorea %14,5 jaitsi den bitartean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, obra zibila %4,3 gutxitu da, eta etxegintza %4,7 gehitu.

Azkenik, Euskadiko eraikuntza sektoreko enplegua %0,4 jaitsi da 2017. urteko lehen hiruhilekoan, 2016ko laugarren hiruhilekoaren aldean.